top of page
OZEANO editado.jpg

OZEANOAK

Elkanok hiru ozeano zeharkatu zituen, Debussyk musikaz itsasoa deskribatu zuen, guk ozeanoei musika jarri diegu.

debussy.jpg

CLAUDE DEBUSSY

Frantsesa, 1862-1918.

Debussy da XIX. mendeko musikaren irudi aipagarri eta eragin handienetako bat.

​

Oso harreman estua izan zuen frantses margolari inpresionistekin, eta baita bere garaiko idazle eta poetekin ere. Ez da harritzekoa beraz inpresionismoa oso agerikoa izatea Debussyren musikan eta bere ordezkari nagusietako bat izatea.

​

Bestalde, eta nahiz eta musikan Parisko Kontserbatorioan trebatu, Debussyren obrak errusiar musikaren eragina du, 20 urte zituela, pianista gisa, Errusiara joan zen eta.

​

Bere obren artean aipagarriak dira Fauno baten biaoaren preludioa eta Itsasoa poema sinfonikoa.

​

LA MER - ITSASOA

​

Itsasoa da Debussyren obrarik ezagunena eta musikagileak bere txikitako gogorapenaz baliatu zen musika konposatzeko.

​

Debussyk itsasoarekin lotura estua izan zuen eta bere obran ez du honen deskribapena egiten, baizik eta bere estilo inpresionistaz, itsaoak iradokitzen duena. 

​

Itsasoak hiru mugimendu ditu, non itsasoaren barealdia eta indarra, olatu zalapartatsuak eta naturako elementuekin dituen harremanak adierazten diutzten.

​

​

​

ATLANTIKO OZEANOA
​

Kontinenteak: Europa, Afrika eta Amerika

​

Azalera:   106.400.000 km²

​

Luzera:      14.700 km (I-H)

​

Zabalera batez bestekoa: 4.870 km


Zabalera handiena: 11.800 km

​

Sakonera batez bestekoa: 3.900 m


Sakonera handiena: 9.200 m

​

Munduko bigarren Ozeanorik handiena da.

​

Ozeano Atlantikoak «S« luze eta zabal baten itxura du, antzina elkarturik zeuden Amerika eta Afrika bereizi ondoren sortu bide zena.

 

Iparretik hegoaldera hedatzen den urpeko mendilerro batek (Atlantikoko bizkarra) sakonune handiak ezkutatzen dituzten bi aldeetan banatzen du ezkerretik eskuinera Ozeano Atlantikoa.

Mendilerro horretako alde bolkaniko batzuk uraren gainetik ageri dira uharteak osatuz ). Beste uharte batzuk kontinenteko plataformetatik bereizitako guneak dira.

 

Atlantiko aldera doazen ur lasterren artean, oso ibai handiak ageri dira,

​

Ozeano Atlantikoan era askotako mugimenduak sortzen dira: itsasaldi bizienak badia eta itsasertzetan gertatzen dira. Urte osoan zehar egon ohi diren goi-presioek etengabeko haize boladak eragiten dituzte: alisioak. Ur laster hotzei eta beroei  esker, latitude berean dauden ekialdeko eta mendebaldeko itsasertzetako lurraldeetan oso klima desberdina da.

​

Arrain kopuru handiko ura da.

 

Bikingoek ezagutzen bazuten ere, XVI. mendearen hasiera arte, Ozeano Atlantikoa ez zen behar bezala esploratzen hasi.

​

XX. mendearen lehen hamarkadetan egin ziren Atlantikoa airez zeharkatzeko lehen saioak.

​

​

​

​

OZEANO BAREA
​

Kontinentea: Amerika, Asia, Ozeania, Antartika

​

Azalera:    166.241.700 km²

​

Zabalera:    10.020 km

​

Sakonera batez bestekoa: 4.300 m


Sakonera handiena: 11.034 m

​

 Lurreko ur masarik handiena da, bere azalera osoaren heren bat hartzen duena.  25.000 irla inguru ditu bere uretan, gehienak ekuatore lerroaren hegoaldean kokatuta.

​

«Bare» izena hartzen du, Fernando Magallaes eta Juan Sebastian Elkanok munduari bira eman ziotenean oso lasaia aurkitu zutelako. 

​

​

Urpeko mendikate batzuek zeharkatzen dute Ozeano Barea, gailur horiek ur azala urratzen dutelarik zenbaitetan

 

Munduan dagoen lurrazalaren puntu baxuena ozeano honetan dago, Marinas hobietan.

​

Uharteetan sumendi asko izateaz gainera, lurrikara ugari sortzen da Ozeano Barean, tsunami (japonieraz «ekaitz uhin») uhin sismikoak sortzen dituztenak. Tsunami hauek kostaldeak erasotzen dituzten itsasikarak sortu ohi dituzte.

 

Bestalde, koralezko milaka harkaitz ageri dira Ozeano Bareko alde tropikalean, basaltozko mendien inguruan eta koralezkoak ez diren uharteen inguruetan

 

 Hainbat ur lasterrek zeharkatzen dute, bestalde, Ozeano Barea (Humboldt, Kuro-shio, Oya-shio…).

​

Vasco Núñez de Balboa espainiarrak 1513an aurkitu zuen eta Fernando Magallanes izan zen Atlantikotik Ozeano Barera igaro zen lehena.

 

​

 INDIAKO OZEANOA
​

Kontinenteak: Afrika, Asia, Ozeania, Antartika

​

Azalera:  75.000.000 km²

​

Zabalera:  8.333 km

​

Sakonera batez bestekoa:  4.210 m 

​

Sakonera handiena: 7.450 m

​

Ozeano gaztea izateagatik urpeko mendilerroak daude.

​

Ekuatorearen iparraldean klima monzonikoa da, urritik apiril arte ipar-ekialdeko haizea dabil; maiatzetik urri arte haizeak hego eta mendebaldekoak dira. Aldaketaren aroan zikloiak agertzen dira noizean behin .

 

Ekuatorearen hegoaldean haizeak oro har ez dira hain zakarrak, hala ere udan zikloi batzuk agertzen dira Maurizio aldean.

​

Indiako ozeanoa beroena da iparraldean; baina hegoaldean icebergak ikustea arrunta da.

​

​

Monzoneko zikloak jakitea erabilgarria zen marineletarako; horrela  Indonesiatik  Madagaskarraino joan ziren antzinako malgaxeak. I. eta II. mendean Erromatar inperio eta Indiako hegoaldeko artean merkataritza nabarmenekoa zen.

​

1497an, Vasco da Gama Portugaldik Indiara heldu zen,  eta haren erreinuak espezieen merkataritzaren onura lortu zuen.

 

XVII. mendean beste europar batzuk heldu ziren (herbeheretarrak, britainiarrak eta frantsesak batez ere).

​

1869an Suezko kanala ireki zen, eta Indiako ozeanoaren eta Europaren arteko bidaia denbora nabarmen laburtu zen.

​

2004ko abenduaren 26an tsunami handi batek 226.000 lagun hil zituen, eta beste milioi bat etxe gabe utzi zituen.

GURE OZEANOAK
Atlantiko ozeanoa -
00:00 / 00:00
aTLANTIAR ozeanoa_URDINAK0001.jpg
Ozeano Barea -
00:00 / 00:00
ozeano barea urdunak_0001.jpg
maialen a_0001.jpg
Indiako ozeanoa -
00:00 / 00:00
atlantiar berdeab_0001.jpg
Atlantiko ozeanoa I -
00:00 / 00:00
berdea mayo.jpg
Ozeano Barea I -
00:00 / 00:00
berdea_0001.jpg
Indiako Ozeanoa I -
00:00 / 00:00

© 2023 por Efecto, Música para Medios. Creado con Wix.com

bottom of page