
MUNDU
BERRIA
Bidaia honetan lurralde berriak aurkitu zituzten. Guk Antonin Dvorakin mundu berriari sinfonia eskaini nahi diogu.
​

ANTONIN DVORAK
​
Txekiarra, 1841-1904
​
XIX. mendeko musikagile handienetako bat izan zen. Bere lan ospetsuena Mundu Berriaren Sinfonia da.
A. Dvorakek, umea izanik , biolina jotzen ikasi zuen eta bere herriko bandarekin sarritan jotzen zuen.
14 urtekin biola, organo, piano eta kontrapunto ikasi zuen.
1892an New Yorkeko Musika Kontserbatorio Nazionala zuzendu zuen eta 1895.urte arte han bizi izan zen. Urte horietan 9. Sinfonia , Mundu Berriaren Sinfonia, konposatu zuen eta bere musikarekin berarentzat guztiz desberdina zen herrialde berriari buruz zituen pentsakera, iritsiak eta sentimenduak adierazi zuen.
9. SINFONIA " MUNDU BERRIA"
​
Dvorakek 9. Sinfonia 1893an konposatu zuen.
Garai hartan Estatu Batuetako hegoaldean, pertsona beltzak erreak eta urkatuak izaten ziren eta amerindiarrak bereren lurraldetik kanporatuak izaten ziren. Gertaera hauek Dvoraken konposizioan eragina izan zuten eta amarindiar eta beltzen musikan oinarritu zen bere sinfonia egiterakoan.
​
Sinfonia honek taldeko narrazio bat bezala eginda dago, non hamahiru pertsonai heroiko dituen eta hauek musikan gai desberdinak diren.
​
Sinfoniak lau mugimendu ditu:
-
Adagio-Allegro molto. Gaua, tiraniaz eta esklaboz suntsitutako gizateriaren burruka agertzen da.
-
Largo. Mugimendu hau lasaia da . Heroiek atsedena hartu dute eta gogorapenez gozatzen dituzte.
-
Molto vivace. Bukaerarako prestatzen hasi da. Amerindiar, beraien danborrekin eta espiritu gaiztoen aurkako dantza batekin agertzen dira.
-
Allegro con fuoco. Gaien arteko burruka indartsu dago. Lagun moduan bukatzen dute .
"MUNDU BERRIA" SINFONIA- A. DVORAK
