top of page
NAO VICTORIA.jpg

BIDAIA

MUSIKALA

Mendebalderantz nabigatuz Moluketara joateko bide alternatibo bat aurkitzeko asmoa zuten hainbat itsasgizonek.

Guk haien pausoak jarraituko ditugu herrialde ezberdinetako MUSIKA eta INSTRUMENTUAK ezagutzeko.

EUSKAL HERRIA

 

Getariako itsasgizon batek munduari bira eman zion lehenengo aldiz: Elkano

TRIKITIXA

TRIKITIXA

PANDERO

PANDERO

TXALAPARTA

TXALAPARTA

TXISTU

TXISTU

EUSKAL HERRIA
Mirar ahora

ANDALUZIA

 

1519ko abuztuaren 10ean espedizioa, 5 itsasontzi (3 euskal jatorrikoak) eta 239 marinel (%14 inguru euskal jatorrikoak) , Sevillatik irten zen eta irailaren 20an Sanlucarren itsasoratu zen. 

ANDALUZIA

ANDALUZIA

Mirar ahora
CASTAÑUELAS - KRISKITIÑAK

CASTAÑUELAS - KRISKITIÑAK

GITARRA

GITARRA

PANDERO

PANDERO

ALMIREZ

ALMIREZ

ANIS BOTILA

ANIS BOTILA

KANARIAR IRLAK

 

Irailaren 26an Tenerifera iritsi ziren, haizeen indarrak hartzeko.   

Timple

Timple

CHACARAS

CHACARAS

Gitarra

Gitarra

BANDURRIA

BANDURRIA

TXIRULA ETA TANBORILA

TXIRULA ETA TANBORILA

KANARIAR IRLAK

KANARIAR IRLAK

Mirar ahora

GUINEA

 

Afrikako kostaldea jarraitu zuten Cabo Verde eta Sierra Leona ingururaino, handik Atlantikoaren zeharkaldia hasteko.

GUINEA

GUINEA

Mirar ahora
KORA

KORA

MVET

MVET

PERKUSIOA

PERKUSIOA

BRASIL

Azaroaren 29an Ozeanoa zeharkatuta Brasilgo kostaldera iritsi ziren eta hegoalderanzko bideari ekin zioten.

TIMBAL

TIMBAL

BIRIMBAO

BIRIMBAO

REPIQUE

REPIQUE

CUICÁ

CUICÁ

TANTAN

TANTAN

BRASIL

BRASIL

Mirar ahora

URUGUAY

1520ko urtarrilaren 12an Río de la Platara iritsi ziren. Desio zuten itsasartea zelakoan bertan barrena nabigatu zuten 15 egunez, ibai baten itsasoratze gunea zela konturatu ziren arte, eta hegoalderantz jarraitu zuten.

URUGUAY

URUGUAY

Mirar ahora
TAMBORES DE CANDOMBE

TAMBORES DE CANDOMBE

DINARRA

DINARRA

GUITARRON-URUGUAYO

GUITARRON-URUGUAYO

ARGENTINA

Martxoaren 31an negu gordina igarotzeko Patagonia hegoaldeko Puerto San Julian-en geratu ziren. Amestutako itsasartea ez zuten aurkitzen eta azkenean Juan de Cartagena, Antonio de Coca, Gaspar Quesada eta Luis de Mendoza kapitainak matxinatu egin ziren. Elkano bera ere matxinoen aldekoa zen eta Magallanesek gogor zanpatu zituen.

Maiatzaren 22an itsasartearen bila zebiltzala Santiago naoa Patagoniako Santa Cruz ibaiaren bokalean hondoratu zen.

TARKA

TARKA

ANATA

ANATA

BOMBO LEGÜERO

BOMBO LEGÜERO

CAHRANGO

CAHRANGO

GUITARRON

GUITARRON

MATOFONO

MATOFONO

QUIJADA

QUIJADA

ARGENTINA

ARGENTINA

Mirar ahora

TXILE

Urriaren 21an Magallanesen Itsasartearen sarrera aurkitu zuten eta eremu latz horren zeharkaldi gogorra hasi zuten.

 

Azaroaren 1ean San Antonio naoko kapitain Esteban Gomez itsasgizon handiak espedizioa bertan behera utzi eta alde egin zuen. 1521eko maiatzaren 6an iritsi zen Sevillara, eta bertan giltzaperatu egin zuten desertzioagatik. 

TXILE

TXILE

Mirar ahora
GUITARRON

GUITARRON

ESKUSOINUA

ESKUSOINUA

ARPA

ARPA

PANDERO

PANDERO

TORMENTO

TORMENTO

POLINESIA

1520ko azaroaren 28an itsasartearen zeharkaldi latza amaitzea lortu zuten eta Ozeano Barean zehar abiatu ziren. Hiru hilabetean zehar ez zuten lehorreratzeko egokia zen lurrik aurkitu eta, ondorioz, gose, egarri eta gaitzek gogor eragin zuten marinelengan.

 

1521ko urtarrilaren 25-26an aurkitu zituzten lehenengo lurrak, jenderik gabeko irlak.

POLINESIAKO INSTRUMENTUAK
POLINESIAKO INSTRUMENTUAK
POLINESIA

POLINESIA

Mirar ahora

MIKRONESIA

1521eko martxoaren 6an azkenik Marianas uharteetara iritsi eta geldialdia egin ahal izan zuten. Ez ziren ongi etorriak izan eta bertako biztanleak itsasontzietara hurbildu ziren lapurtzera. 

MIKRONESIA

MIKRONESIA

Mirar ahora
AHOTSA

AHOTSA

DANBORRAK

DANBORRAK

GORPUTZ PERKUSIOA

GORPUTZ PERKUSIOA

FILIPINAK

Martxoaren 16an Filipinetara iritsi ziren. Magallanes bertakoak kristautzeko saiakeretan hasi zen, erregearekin egindako hitzarmenaren aurka.

1521eko apirilaren 7an Cebu-ra iritsi ziren. Berriz ere erregearen aginduen aurka, Moluketarako bideari jarraitu beharrean bertakoen arteko liskarretan murgildu zen Magallanes eta Mactan uhartean hil zen, uharte horretako buruzagiaren aurka zuzendutako erasoaldi batean, beste hainbat gizonekin batera. Magallanesen senitarteko Duarte Barbosa jarri zen espedizioaren buru eta Cebura itzuli ziren. Bertako erregeak oturuntza batera gonbidatu zituen, baina 24 lagun pozoindu eta hil egin zituzten. Geratzen zitzaizkien hiru naoak maneiatzeko behar adina gizon ez zegoenez Concepción naoa bertan erre egin zuten. Barbosa agindutik kendu eta geratzen zitzaizkien beste bi ontziekin aurrera jarraitu zuten Moluketarako bidean: Gonzalo Gómez de Espinosa espedizioaren buru eta Elkano Victoria naoaren kapitain izendatu zituzten.


 

FILIPINAK

FILIPINAK

Mirar ahora
DABAKAN

DABAKAN

KULINTANG

KULINTANG

RONDALLA

RONDALLA

INDONESIA

1521eko azaroaren 8an, Sevillatik irten eta bi urtera, Moluketara iritsi ziren. Itzultzeko bide bat aurkitu behar zuten itsasbide eraginkor bat lortzeko. Irla hauetan itsaontziak konpondu eta elikagaiez kargatu zituzten.

1521eko abenduaren 21an Victoria ontzia Tidore-tik abiatu zen Elkanoren aginduetara. Trinidad naoak matxurak zituen eta horiek konpontzeko Tidore-n geratu zen, ondoren Pazifikoa zeharkatuz itzultzeko asmoarekin. Konponketak amaituta abiatu zen, baina haize eta korronte egokirik aurkitzen ez zuenez berriz ere Moluketara itzuli zen. Azkenean, bertan atzeman zuten Portugaldarrek.

1522ko urtarrilaren 25ean Victoriak Timorren eskala egin zuen. Beste itsas zeharkaldi beldurgarri baten hasiera izan zen.

SAPE

SAPE

SULING

SULING

ANGKLUNG

ANGKLUNG

GONG

GONG

REYONG

REYONG

KONPANG

KONPANG

GAMBUS

GAMBUS

INDONESIA

INDONESIA

Mirar ahora

HEGOAFRIKA

Elkanok zuzendutako ontziak, berak bakar-bakarrik, Indiako Ozeano osoa zeharkatu zuen  eta lehorrik jo gabeko hiru hilabeteko bidaian berriz ere gorriak ikusi ondoren, maiatzaren 19an, Afrika hegoaldeko Esperantza Oneko lurmuturrera iritsi zen, baina portugaldarrek atzemango zituztenaren beldur zirenez, lehorreratu gabe aurrera jarraitu zuten Atlantiar Ozeanoa zeharkatzeko.

HEGOAFRIKA

HEGOAFRIKA

Mirar ahora
RAMKIE

RAMKIE

MAMOKHORONG

MAMOKHORONG

KALIMBA

KALIMBA

CABO VERDE

Uztailaren 2an, Portugaldarren menpekoak ziren Cabo Verde uharteetan elikagaiak erosteko geldialdia egin behar izan zuten. Tratuan ari zirela, portugaldarrek igarri egin zuten ekialde urrunetik zetozela, eta lehorrean zeuden 12 marinelak atxilotu egin zituzten. Victorian zeuden gainontzeko gizonak, Elkano buru zutela, ihes egin eta aurrera jarraitu zuten amaigabeko bidai hartan.

ESKUSOINU DIATONIKO

ESKUSOINU DIATONIKO

GITARRA

GITARRA

CAVAQUINHO

CAVAQUINHO

RECO-RECO

RECO-RECO

KONGAK

KONGAK

CABO VERDE

CABO VERDE

Mirar ahora

ANDALUZIA

1522ko irailaren 6an 18 gizon iritsi ziren Sanlucarrera Victoria naoan, portu hartatik irten eta hiru urtera. Itsasoratu ziren bost ontzietatik bakarra iritsi zen; 238 gizonetatik, 18, eta horietatik lau euskaldunak:


Juan Sebastian Elkano, Victoria ontziko kapitaina, Getariarra.
Juan Akurio, pilotua, Bermeotarra.
Juan Arratia, txotxoa, Bilbotarra.
Juan Zubileta, pajea, Barakaldarra.

EUSKADIKO ORKESTRA SINFONIKOA

"Mundubira musika bidelagun"

Proiektu honen baitan, bost obra enkargatu zaizkie beste hainbeste euskal konpositoreri, musika jar diezaieten espedizioaren zati ezberdinei eta, guztiak batera bidaiaren osotasuna islatuko dute.

elkano121_content.jpg

© 2023 por Efecto, Música para Medios. Creado con Wix.com

bottom of page